Zer da Hizkuntza Normalkuntza Plana

Euskara hizkuntza gutxitua dela gauza jakina da. D ereduko ikastetxe batean ere, euskara ez dago guztiz normaldua: langile ez irakasle batzuk ez dira euskaldunak, dokumentazioa erdaraz egoten da, gurasoekiko bileretan erdara da nagusi, ikasleek euren artean gaztelera hutsez… Ikasgai guztiak euskaraz emateak ez du bermatzen ikastetxe euskalduna izango denik.


Errealitate honetaz jabeturik, Hezkuntza Sailak "Ulibarri" programa jarri zuen martxan duela zazpi urte. HNP ere deitzen zaio programa honi. Hizkuntza Normalizatzeko Plangintza, hain zuzen. Programa honetan parte hartzen dugun ikastetxeok (300 baino gehiago), gure zentroetan, arlo eta esparru guztietan, euskara ikasteko eta komunikatzeko lehen hizkuntza izatea dugu helburu. Ikastetxeok, urtero, helburu zehatzak markatu, plangintza diseinatu eta gauzatu behar dugu, beti ere xede nagusia gure zentroetan euskara hizkuntza normaltzea izanik. Helburu hauek lortze aldera, institutuan Euskara Batzordea osatu dugu, ikasleek eta irakasleek osatua. Batzordekideok gutxienez hilean behin biltzen gara, beti ere euskararen aldeko egitasmoak eta ekintzak antolatzeko asmoz.


Programa honetaz gehiago jakin nahi izatekotan, http://www.ulibarri.info/ web gunea bisitatzea duzu.